XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maiteagatik maitaleak... (Nik maite nuben Kutxunaren doñuan)

Españak dauka menpean
Ama zati bat oinpean
itxartu, euskotar, bizkor,
ez lo zorro, ez entzungor,
sutsu ta erne jaiki adi
Azkatzera Ama Euzkadi.

¡Euzkadiko azkatasuna
nere atsegin kutxuna!
Beraren alde alegiñ
naiz pozez eta naiz samiñ
Jel, Euzkadi
Aberria, gure zorion guzia.

Azkatasunaz batera
maitatu, anai, euskera.

Aberria ele gaberik
ez dago beñe osorik
Euskera bakarrik ere
ez da guziaren jabe.

Maitatu zagun Euzkadi
soiñ biotz almen ta guzi,
Zati bat baita bestea ez
au da guziaren kaltez.

Maite Ama oso osorik
bestela ez dezu biotzik.

Arrotz menpean daukagun
Amaren deadarra entzun.

¿Zertan ez amaren alde
izanik bere maitale?.

Seme zintzoen bearra
bete, anai euskotarra.

Maiteagatik maitaleak
Pozez igaroaz nekeak,
Maitale izena irabazi
ta onekin da alai bizi.

¡Euzkadiren maitalea
izan zaite, abertzalea!.

Atarrene.